Andres Narbarte “Xalto” Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa da, Goizuetan dago eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamenduaren menpeko D ereduko ikastetxe publikoa da.
Nafarroako ipar-mendebaldean kokatua dago  eta Gipuzkoarekin muga egiten duen herria da.  

Goizuetak, 700 biztanle inguru ditu eta euskara da gehiengoaren hizkuntza.

Aranoko ikasleak ere etortzen dira gure ikastetxera.. 

Bertan, D ereduan, 3 urtetatik DBH 2. mailarainoko ikasleak ditugu, eta eskualdeko ikastetxea izanik garraio eta jantoki zerbitzuak eskura dituzte. 

Ikastetxeak eskualdeko erakundeekin harremanak ditu: 

 
  • Goizuetako Udala.

  • Eskualdeko Euskara Zerbitzua. 

  • “Aralar” Musika eskola.

  • Gizarte Zerbitzua. 

  • Mendialdea mankomunitatea. 

  • Osasun eta zaintza zerbitzua. 

  • Guraso Elkartea.